2017/03/17

KIROLA




Oraingoan, dakizuen bezala, kirolen inguruan hainbat ekintza egin ditugu ihauterien gaia aprobetxatuz.
 Gu korrikalariz mozorrotu gara eta honi garrantzi berezia eman diogu: korrikalarien bideoak, argazkiak ikusi ditugu, zer eramaten duten jantzita...
 Eritzen aitaren bisita izan dugu! mendian korrika egitea izugarri gustatzen zaio eta hainbat gauza erakutsi eta azaldu dizkigu: zapatillak, ura edateko motxila, kamisetak, prakak, galtzerdiak... denak bereziak dira. Aho zabalik gelditu gara gauez ere korrika egiten duela eta horretarako buruko linterna erabiltzen duela esan digunean.  Zelako gustura egon garen entzuten eta berak ekarritako  bideoa ikusten! hau bai suertea!






Ondoren, karrerak  egin ditugu patioan. ikusi!


KORRIKA EGITEN





Guzti hau eta gero,  kirol desberdinei buruz aritu gara hitz egiten: zer material behar den, zein jantzi, zein toki...  eta baloi desberdinak ekarri ditugu gelara( saskibaloikoa,eskubaloikoa,rugbykoa,fubolekoa). Nolakoak diren aztertu ditugu eta pixkatxo bat jolasean aritu gara.





 Gelako Beñat eta Malenek aitxitxa zestolaria izan dela kontatu digute. Hori zer dan azaldu dugu denon artean, bideoak ere ikusi ditugu. Beraiek, aitxitxak erabilitako zestoa, pilota, gerrikoa, eta bera azaltzen dan liburua ekarri dute gelara denori erakusteko.
Bukatzeko zestolari bihurtu gara eta ui! ze zaila zesto handi horrekin pilotari ematea!!


ZESTA PUNTA


Ohartxo txiki bat: udazkeneko blogean bideo polit bat ahaztu zitzaigun ipintzea eta ikustea merezi duela pentsatzen  dugunez hemen itsasten dugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina