2017/06/08

Urarekin esperimentatzen

Kaixo denoi,
Azken txanpa honetan urarekin hainbat esperimentu egitea bururatu zaigu eta hor gabiltza buru-belarri.
Lehenengoan ponpak edo puxpiloak egiteko formula erabili dugu: Oso erraza, nahastu ditugu bi neurri ura, bat jaboia eta glizerina beste neurri bat. Nahasketa egin dugu eta denok aritu gara ponpak egiten tresna desberdinekin:

PUXPILLUAK



PATIOAN


Bigarrenean, ura olioa, kolorantea eta pastila eferbeszenteak erabili ditugu. Ondo irtetzeko lehenengo ura bota behar da, gero olioa, pixkat laga ,eta ikusten da olioa uraren gainean gelditzen dela, ondoren kolorantea bota, eta hau urarekin nahasten da, eta azkenik pastilak. Itxoin pixkatxo bat eta puspiloak hasten dira gelditu gabe goraka. Zoragarria!:



ESPERIMENTO2

2017/05/12

GOSARIA

JAKIN BADAKIZUE AZKENEKO URTEETAN GOSARI BAT EGITEN DUGULA ESKOLAN. AURTEN ERE HORRELA EGIN DUGU. 3 URTEKOEK  ELKARREKIN GOSALDU DUGU ESKOLAKO JANTOKIAN.
 NIEVESEK ETA AMAIAK JANTOKIKO ARDURADUNEK LAGUNDU DIGUTE GOSARIA PRESTATZEN, MAHAIAK IPINTZEN. MILA ESKEEEER!!!!
 DENONTZAT ESPERIENTZI BERRIA IZAN DA. JANTOKIA EZAGUTZEN  EZ ZUTEN UMEAK ERE BAZEUDEN. DENOK URDURI XAMAR!!!!!.
 BATZUK ETXEAN GOSALDUTA, TRIPA ERDI BETETA... BESTEAK BIBEROI GOXOA HARTU GABE...BAINA DENOK GOSALDU DUGU ELKARREKIN!!!!

LEHENENGO FRUTA PIXKAT JAN DUGU,SAGARRA ETA PLATANOA,GERO ESNEA HUTSIK EDO KAKAOAREKIN, ZEREALAK, OGIA GURINA, OLIO EDO MERMELADAREKIN. UUUUUM DENA ONA!!!!!!GOSARI OSASUNTSUA BENETAN!!!!
HEMEN ARGAZKIAK:

Gosaria

tenpera

KAIXO DANORI
OPOR BUELTAN INDARTSU ETA GOGOTSU ETORRI GARA. GURE LEHENENGO LANA OINEKIN TENPERAREKIN MARGOTZEA, DISFRUTATZEA ETA ONDO PASATZEA IZAN DA.
ASKO GUSTATU ZAIGU!!!!.
LEHENENGO ETA BEHIN OINUTSIK JARRI GARA, ONDOREN GURE TXANDA ITXARON DUGU ETA GERO PLISTI PLASTA SARTU DITUGU OINAK TENPERAN, ZELAKO HOTZA! . IRRIST ERE EGIN DUGU ETA BATZUK JAUSI ERE. BAINA ZEIN GUSTURA!!!!!
GERO HANKAK GARBITU ETA OINETAKOAK JANTZI.
EGINDAKO LANA ETA ARGAZKIAK GURE PASABIDEAN JARRI DITUGU, NORBAITEK ORAINDIK EZ BADITU IKUSI ,HEMEN DAKAZUE IKUSTEKO AUKERA:
: Tenpera

2017/04/07

Gure lanak 2


Kaixo denori!
Berehala oporrak iritsiko dira, iupiii!  baina lehenago 2. hiruhileko honetan egin ditugun hainbat lan erakutsi nahi dizkizuegu. Hoietako batzuk,marrazkiak,karpetetan eramango ditugu etxera, zuek ikusteko.Baina gelan gaudenean beste motatako lanak ere egiten ditugu, hoiek erakutsi nahi dizkizuegu argaki hauetan. Artistak eta langileak gara benetan!
Ea zer iruditzen zaizuen:




AURREIDAZKETA TXOKOA ERAIKUNTZAK marrazkiak plastilina lanak

2017/03/17

KIROLA




Oraingoan, dakizuen bezala, kirolen inguruan hainbat ekintza egin ditugu ihauterien gaia aprobetxatuz.
 Gu korrikalariz mozorrotu gara eta honi garrantzi berezia eman diogu: korrikalarien bideoak, argazkiak ikusi ditugu, zer eramaten duten jantzita...
 Eritzen aitaren bisita izan dugu! mendian korrika egitea izugarri gustatzen zaio eta hainbat gauza erakutsi eta azaldu dizkigu: zapatillak, ura edateko motxila, kamisetak, prakak, galtzerdiak... denak bereziak dira. Aho zabalik gelditu gara gauez ere korrika egiten duela eta horretarako buruko linterna erabiltzen duela esan digunean.  Zelako gustura egon garen entzuten eta berak ekarritako  bideoa ikusten! hau bai suertea!






Ondoren, karrerak  egin ditugu patioan. ikusi!


KORRIKA EGITEN





Guzti hau eta gero,  kirol desberdinei buruz aritu gara hitz egiten: zer material behar den, zein jantzi, zein toki...  eta baloi desberdinak ekarri ditugu gelara( saskibaloikoa,eskubaloikoa,rugbykoa,fubolekoa). Nolakoak diren aztertu ditugu eta pixkatxo bat jolasean aritu gara.





 Gelako BeƱat eta Malenek aitxitxa zestolaria izan dela kontatu digute. Hori zer dan azaldu dugu denon artean, bideoak ere ikusi ditugu. Beraiek, aitxitxak erabilitako zestoa, pilota, gerrikoa, eta bera azaltzen dan liburua ekarri dute gelara denori erakusteko.
Bukatzeko zestolari bihurtu gara eta ui! ze zaila zesto handi horrekin pilotari ematea!!


ZESTA PUNTA


Ohartxo txiki bat: udazkeneko blogean bideo polit bat ahaztu zitzaigun ipintzea eta ikustea merezi duela pentsatzen  dugunez hemen itsasten dugu.

2017/03/10

Psikomotrizitatea

Iaz bezala aurten ere badakizue psikomotrizitate gelara joaten gara. Aurten ostirala da gu juateko eguna.Irrikitan egoten gara!!!!!!!! Badauzkagu argazki eta bideo batzuk zuei erakusteko. Alde batetik saltoak, txiribueltak, ekilibrioak egitea atsegin dugu, bestetik etxeak, itsasontziak, gazteluak, trenak eraikitzea ere izugarri gustatzen zaigu.Borroketan ere ibiltzen gara, baina minik ez ematen saiatzen gara.Pertsona eta pertsonai desberdinak izatera ere jolasten gara:piratak, txakurrak, printzesak, amatxoak, aitatxoak,gidariak...... 3 urte Julia 3 urte  Kristina

2017/03/02

Udazkena


Kaixo familiak!
Aspaldi honetan bloga alde batera utzita izan dugu, baina, lanarekin aurrera egin dugu eta gabon aurretik egindakoa erakutsi nahi dizuegu. Udazkenarekin lotuta lan polita egin dugu: gelara udazkenarekin lotutako hainbat fruitu, hosto...ekarri ditugu eta zuhaitzetik eroritako hostoak batzera joan ginen parkera.
Eguraldi ona aprobetxatuz eta noski haizeak zuhaitzetako hostoak bota zituelarik ikusiz, eskola aurreko parkera joatera animatu ginen, zenbait hosto batzeko. Ze gustura denok!, Hainbat hosto poltsakada batu genituen denon artean:

udazkena 1

Udazkenarekin zer ikusia daukaten zenbat gauza desberdin  batu ditugu eskolan!!!!.Horri esker erakusketa txikitxo bat antolatu dugu geletan: zuhaitz desberdinetako hostoak, laranjak, mixpilak, kibiak, intxaurrak, hurrak, gaztainak, almendrak, goroldioa, pinaburuak,piperrak, madariak,kalabaza, menbrilua......





Ekarritako materialaren deskribapena   (tamaina, kolorea, forma...), zenbakuntza eta sailkapenak egin eta gero,  3zuhaitz mota desberdinekin hormairudia egitea pentsatu genuen:.













Azkenik, hostoekin jolastxo bat egin genuen. Begira zein ongi pasatu genuen!!







UDAZKENA



BIDEOAK:

 

2016/12/05

AURKEZPENA

KAIXO DENOI

HEMEN GAUDE ZUEI GAUZA ASKO KONTATZEKO ASMOZ. 
BAI, BADAKIGU, PIXKAT BERANDU GABILTZA BAINA....ZE ZAILA ADIBIDEZ GELAKO ARGAZKIA ATERATZEA, BETI NORBAIT FALTA DA, BAINA AZKENEAN LORTU DUGU, BEGIRA:
HONA HEMEN JULIAREN GELAKOAK ,GUZTIRA 22 UME GARA ETA HORIETATIK BAT BERRIA DA, AURTEN ETORRI DA GURE ESKOLARA ZOYA DA BERE IZENA



ETA BIGARREN HONETAN KRISTINAREN GELAKOAK. GU ERE 22 GARA ETA GURE GELARA ERE UME BERRI BAT ETORRI ZAIGU, KAMILO, VENEZUELATIK.






NAHIZ ETA ZUEI ORAINDIK EZER EZ AZALDU , LAN ETA LAN ARI GARA, ETA PIXKANAKA JUANGO GARA GAUZAK ERAKUSTEN.

LEHENENGO ETA BEHIN GURE GELETAKO TXOKOAK ERAKUTSI NAHI DIZKIZUEGU: 

JULIAN GELAN IPUIN TXOKOA, ETXE TXOKOA ETA PUZLE ETA MAHAI JOLASEN TXOKOA DAUDE:

























ETA KRISTINAREN GELAN ERAIKUNTZA , PLASTIKA,ETA TXAPEN JOLASAREN TXOKOAK DAUDE





























2016/07/06

GURE LANAK





KAIXOOOO!

ORAINGO HONETAN, EGUNEAN ZEHAR EGITEN DITUGUN LAN DESBERDINAK ERAKUTSI NAHI DIZKIZUEGU. 
DANAK EZIN DITUGU ERAKUTSI, ASKO BAITIRA, BAINA HORRA HOR ZERTAN IBILTZEN GARAN IKUSI EZAZUE: